Ibilbide horren bidez, bisitariak 1813ko ekainaren 21era bueltatzeko eta gasteiztar sentitzeko aukera izango du egun ospetsu honetan. Batailaren monumentua bisitatzeaz gain, gudan parte hartu zuten protagonistak (Wellington Dukea, Alava jenerala, eta José Bonaparte) non bizi edo ostatu ziren ezagutuko dugu.
Informazio gehiago
- Prezioa: 6 € pertsonako.
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Hizkuntzak: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: La batalla de Vitoria.
- Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1).
- Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
Harremanetarako
Baldintzak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.