Eli eta Manex Pagolak bertso jarri musikatuekin egin duten lana ezaguna da jada hamaika txokotan. Bertso zirikatzaileak, kritikoak eta zorrotzak musikara ekarri dituzte anai-arreba ereñotzuarrek. Oraingo honetan, Añorgako Antxon Aiestaran kultur etxera ekarriko ditugu.
Martxoaren 6an izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan.
Gogoratu aforoa mugatua dela eta, azkenerako utzi beharrean, hobe duzu sarrerak ahalik eta azkarren hartze Sarrerak emanaldia hasi baino 4 ordu lehenagora arte erosi ahal izango dira hemen. Eta bakarren bat saltzeko geratuko balitz, kultur etxeko leihatilan jarriko genuke.